Arkitektura testuak_ Hausnarketa #3 + testu pertsonala


PROYECTAR ES INVESTIGAR _ ALBERTO CAMPO BAEZA_ 2017


Proiektatzea bilaketa prozesua da, ikerketa bat.
Ikerketan gai, arlo eta soporte desberdin askorekin lan egiten da.
Ikerketarako ezinbestekoa da galderak egitea, bai proiektuari, kokapenari, programari eta norberari.
Oinarrizko galderei erantzuteko beharra: Zer?, Zergatik?, Nola?, Noiz?, Non?, Norentzat?.



Proiektatzea zer da?, Proiektuak nola sortu eta garatzen dira? eta antzeko galderak izango dira testu pertsonalari edukia emango diotenak. Campo Baezak bere testuan proiektatzea=ikertzea dela arrazoitzen duen bezela nire testuak nire ikuspuntua adieraziko du, nire bizipen eta arkitektura ikasle urteek emandako perspektibarekin.
Hona hemen oraindik izenik ez duen testu pertsonalaren pare bat atal:

"Arkitektura ikasle bezala proiektatzea denaren ideiak aldaketa asko jasan ditu.

Ikasketak hasi berri, unibertsitatean ikasle nouvelle izanda, arkitektu izatearen esanahi ( imagin) mugatua imaginazioarekin soilik lotzen zen errealitatearekin beharrean.
Ikasgai eta irakasle berriek ARKITEKTURA MUNDUA aurkeztu ziguten, mundu berri hortan lehenengo pausuak erakutsiz. Imaginazioko "ideia" zabalek, forma zehatzagoa hartzen dute. Galdera batzuei erantzuten hasten zara, ala ere mundu hortan murgiltzen zoazen einean Arkitekturaren aurpegi "infinituak" sumatzen hasten zara.

Lehenengo kurtsoa oso intentsoa da, mundu berri horren ezaugarri eta hiztegia ikasten hasten zara....... Hitz berri asko daude, batzuk teknizismoak eta beste batzuk askoz ere esanahi zabalago batzuk deskribatzen dituztenak, kontzeptu berri eta estilo desberdinekin loturik.

.........

ARKITEKTURA bera aldaketa/ eboluzio konstantean dago. Edozein bizidun edo sistema aldaketa prozesu bat jasaten hari da( gu hazi eta heltzen garen bezala, hiriek beraien hazkuntza eta bizi prozesuak jasaten dituzte).
Arkitekturaren zati diren munduko natura, bizidun, hiri, etab.-ek arkitektura eta proiektatzearen esanahien aldaketa jarraia eta geldi ezina egiten dute."

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arkitektura Testuak_ Hausnarketa Kritikoa #1