Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2019

Arkitektura testuak_ Hausnarketa #3 + testu pertsonala

PROYECTAR ES INVESTIGAR _ ALBERTO CAMPO BAEZA_ 2017 Proiektatzea bilaketa prozesua da, ikerketa bat. Ikerketan gai, arlo eta soporte desberdin askorekin lan egiten da. Ikerketarako ezinbestekoa da galderak egitea, bai proiektuari, kokapenari, programari eta norberari. Oinarrizko galderei erantzuteko beharra: Zer?, Zergatik?, Nola?, Noiz?, Non?, Norentzat?. Proiektatzea zer da?, Proiektuak nola sortu eta garatzen dira? eta antzeko galderak izango dira testu pertsonalari edukia emango diotenak. Campo Baezak bere testuan proiektatzea=ikertzea dela arrazoitzen duen bezela nire testuak nire ikuspuntua adieraziko du, nire bizipen eta arkitektura ikasle urteek emandako perspektibarekin. Hona hemen oraindik izenik ez duen testu pertsonalaren pare bat atal: " Arkitektura ikasle bezala proiektatzea denaren ideiak aldaketa asko jasan ditu. Ikasketak hasi berri, unibertsitatean ikasle nouvelle izanda, arkitektu izatearen esanahi ( imagin) mugatua ima